XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Olaizola Biarritz`a joan zen.

Andik bi egunera, Agirre egazkin berean Barcelona`ra aldatu zen.

Olaizola Biarritz`tik Paris`a, Rafael Picabea ta Felix Urkola`rekin itz egitera joan zen.

Picabea, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaria zen eta Urkola, lentxeago esan bezela, Euzko-Deya`ren zuzendaria.

Berekin zeramazkin argibideetan, abesbatza sortzeko eman bear zitun lenengo urratsetan aalegin guztian laguntzeko eskatzen zien Agirre`k, ortarako bear ziran ezaguerak eta diruak oparo erabilliz.

Olaizola`k Paris`en Manu Sota (Oldargi eres-antzerkiaren sortzaillea: Donostia`ko Saski-Naski`ren antzekoa), Enrike Jorda Gallastegi musikalaria ta Antonio Gezala ta Joxe Mari Uzelai margolariak aurkitu zitun.

Bere asmoa agertu ondoren, eta ziur asko Sota`ren eragiñez noski, Eusko Abesbatza soilla eratzea baño, abesbatzarekin batera txistu ta dantzakin euskal bizitzaren ezaugarriak antzestea obea izango zela erabaki zuten.

Asmoa aurrera eramatera, Sara`runtz abiatu zen Olaizola, abeslariak, dantzariak eta txistulariak inguru aietan bait zeuden.

Sara`n Onera etorri aurretik, Paris`en batzorde eraginkor berezi bat sortu zuten, Olaizola, Sota, Jorda, Uzelai, Gezala, ta Jesus Luisa Esnaola tarteko zirala.

Abesbatza zuzentzeko Olaizola bera ta laguntzalle Joxe Etxabe zumayarra; legegizona ogibidez, baña Zumaya`ko koroaren zuzendari izana.

Dantzari salla eratu ta ezitzeko, Donostia`ko Eusko Gaztedi`ko dantza-salleko zuzendari izandako Jesus Luisa Esnaola.

Euskal bizitzaren antzerki eratzea, Manu Sota`k egingo zuen eta antzokirako bear ziran irudi ta apaingarriak egiteko, Uzelai ta Gezala.

Eresi lanetarako, Jorda, Uruñuela ta Aita Donostia.

Lenengo txistulari ta zuzendari, Oñatibia`tar Yon.

Sara bil-leku bezela, bertan bi jatetxe (Euskalduna ta La Poste) ziralako ta saioak ta eziketak egiteko leku paketsua zelako aukeratua izan zen.

Olaizola berealaxe asi zen abeslari billa; batzuk Baiona`tik.

eta urrutiagotik, baña geienak Donibane, Hendaya inguruan zeudenetik aukeratu zitun; oien artean, gero ain ezaguna izango zen Luis Mariano irundarra.

Erdiak baño geiago, Donostia`ko Eusko Abesbatza ta Orfeon Donostiarrakoak ziran; Zarautz, Errenderi ta baita Ondarru, Bizkai ta Araba`koak ere ba-ziran.

Saioak, Euskalduna jatetxean egin oi zituzten.

Dantzariak eta txistulariak beren aldetik zebiltzan eta saioak Sara`ko pelota-lekuan; saratarrentzat, jai-giro, atsegiña.

Abeslariek, 32 egunetan, 43 abesti ikasi zituzten; lendabizi sailka, abots bakoitzekoak, (ontan lan aipagarria Joxe Etxabe`k egin zuen) (...).